XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nafarroako Gobernuaren babesean dauden nerabeei buruzko galderaBiltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Jesús Javier Arteaga Olleta Foru Parlamentario jaunak Nafarroako Gobernuaren babesean dauden nerabeei buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.
Galdera hori 1998ko apirilaren 14ko 25. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Iruñean, 1998ko apirilaren 22an
Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía
Nafarroako Demokraten Elkargunea Parlamentuko Taldeko Jesús Javier Arteaga Olleta Foru Parlamentario jaunak idatziz erantzuteko galdera egin du Nafarroako Gobernuaren babesean dauden nerabeei buruz.
Hona Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Kontseilariaren erantzuna, Nafarroako Parlamenduko Erregelamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz:
Terminologia zehaztearren, jarraian ematen ditugun datuetan nerabetzat 12 eta 18 urte bitarteko pertsonak hartzen dira, eta
Zenbakizko datuetan 1998ko apirilaren 30eko egoeraren berri ematen da.
1go.- Zenbat nerabe daude elkarteetan hartuak?
- Gizarte-zailtasun egoeran dauden adin txikikoak hartzeko baliabideak:
Gure baliabideak:
Atarrabia egoitza
Lur Gorri egoitza
- Baliabide itunduak:
Itundu gabeko beste zentro batzuk (babesa)
- Gizarte-zailtasun egoeran dauden gazteei arreta egiteko baliabideak:
Lagun Etxea egoitza
Ilundaingo Haritz Berri landetxe-eskola
2gn.- Zenbat nerabe daude familietan hartuak?
Familietan hartzeko programan 150 adin txikiko dauzkagu, eta horietatik 63 nerabeak dira.
3gn.- Zer dirulaguntza jasotzen dute nerabeak hartzen dituzten familiek?
Familietan hartutako 39 nerabek jasotzen dituzte laguntzak.
Adin txikiko bakoitzeko hileko batezbesteko zenbatekoa 15.000 eta 35.000 bitartekoa da, kasuan kasuko eta banan-banako premien arabera.
4gn.- Zer segimendu egiten die Nafarroako Gobernuak nerabeei Gobernuaren babespetik eta egin diren elkarteetatik joaten direnean?
Adin txikikoa hartzeko gure zentroetako eta itunpeko zentroetako hezkuntza-proiektuetan, elkartea utzi ondoren jarraipena egiten zaie bertan hartutakoei.